DEMOKRAZIA ETA HERRIEN ASKATASUNAREKIN KONPROMISOA

Adierazpen hau izenpetzen dugunok baieztatzen dugu:

  • Monarkia borboitar eta 1978ko Erregimena, diktadura frankistaren oinordekoak, gehiengo sozialaren eskaera, behar eta eskubide sozialei, eta baita ere Espainiar estatua osatzen duten herrien askatasun eta subiranotasuna eskaerak erantzuteko gaitasunik gabe azaldu dira,
  • Bere egiturazko krisia eta zalantzan jartzen duten sektore sozial zabalen aurrean, 78aren Erregimenak bakarrik jakin du erreakzionatzen deriba autoritarioa azaltzen, bere izaera oligarkikoa azalduz, eta,demokraziaren oinarriak mespretxatuz, alegia, adierazpen-askatasuna, justizia inpartzialaren eskubidea edo boterearen bereizkuntza.
  • Kataluniako herriak azaldu dituen subiranotasun nahiek, era baketsuan adierazitakoek, erantzun bakar bezala izan dute errepresioa poliziala, administratiboa eta judiziala, eta estatuko errealitate nazional ezberdinen aurrean, botere ekonomikoak, politikoak eta mediatikoak nazionalismo espainolista temati eta baztertzailea sustatu du.
  • Erregimena kudeatzeko asmoa duten indar politikoek eta estatuaren berezko aparatuek, nolabait frankismoaren heredatuek, konflikto nazionalen erresoluzio demokratikoa edo baldintza sozialen eta askatasun zibilen gabeziak gainditzeko pausuak hartzeko borondaterik gabe azaldu dira.

Horregatik guztiagatik, kontzienteak garelako gaurko une politikokoaren transzendentziaz, guk konpromisoa hartzen dugu exijitzeko, inbestidura, gobernagarritasun, edo aurrekontuen akordioa onartzeko baldintza utziezin bezala, gobernu programa bat, gaurko krisi sistemikoaren gainditzeko neurriak ezartzen dituena, demokrazia, justizia eta askatasunari dagokienez. Programa horrek kontuan hartu behar du:

  • Kataluniako eta estatuko beste herrien Autodeterminaziorako Eskubidearen onarpena.
  • PP-ak bultzatutako erreforma laboralaren eta Konstituzioko 135 artikulukoaren indargabetzea, beharrezko pauso bezala, benetako justizia sozialeko politikak indarrean jartzeko.
  • Mozal Legearen indargabetzea eta adierazpen-askatasunaren kontrako errepresioa amaitzea.
  • Berehalako preso politiko katalanen askatasuna, iheslarien aske itzultzea, eta baita ere Tamara eta Altsasu gazteak askatzea, eta errepublikanismo eta subirautasunaren kontrako kausa judizialak erretiratzea.

2019ko Apirila